XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katixima bat
Egarria
Bada ur eta ur
Zer ura!
Barna ikusten
Nor zaitugu.

GARIZUMAKO III-en IGANDEA. Egarria.

Ebanjelio hortan bada gertakari bat baino ainitz gehiago; bada hor Katixima bat; ikusten dugu gero-ta gehiago nor den Jesus, Jesus ezin zilatuzko misterio bat baita eta putzu batetarat urketa joan giren bezala, Jesusen ganat joan behar dugu.

Nahi dauku Jainkoaren egarria piztu.

Ez baitu lehen aldia, Jondoni Joanik hartzen du gertakari bat: egarritua, Jesusek ur xorta bat galdegiten dio emazte bati.

Ikus dezagun putzutik jalgi ura betiereko biziraino darion iturri, ur bizi bilakatzen.

Emaztekiak lehenik gizon bat unatua, errautsez betea ikusten du.

Behar bada erdi lo dago eta sokarekin eta ur hartzeko tresnekin arrabotsak iratzarrazten du.

Eguerdi da; orduan gehienak egarri: Emadazu edaterat dio Jesusek.

Mintzatzeko moldetik beretik, edo jauntzietarik emaztekiak ezagutu duke gizon hori Judua zela.

Eta hasten dire solasean.

Zamarriarak ez du hartzerat doan ura baizik gogoan, Jesus mintzo da bihotzean sortarazi nahi lioken ur batez: ez da lurretik ateratzen, bainan Jakoben putzua beino barnagoko putzu batetarik.

Jesusek erraiten du zer mixteriozko ura den: ur paregabea, hartarik edaten duena ez baita sekulan egarrituko; gure barne guzia du beretzen, ur bizia baita; ez da agortzen, bainan betiereko biziraino dario.

Nork du ba holako ura?.

Segeretua Jesusek eman dio egarria emaztekiari.

Hortako mail bat goraxago iraganaraziko du.

Alabainan errautsez betea den arrotz horrek, Judu horrek misteriozko sorgi batzu aterarazten ditu eta bertze putzu barna baten hondoraino ikusten du, erran nahi baita emaztekiaren kontzientziaren hondoraino.

Segeretuan daukana ikusten du.

Haren bizi gordeenaren berri badaki.

Zer miseria! Nor da, ba, biziko den gordeenaren berri dakien gizon hori?.

Nor ditake holako gauzaz mintza, kolpatu gabe?.

Jauna ikusten dut profeta zirela.